Zer da Enelebemele!?
Herriak Elkarlaneanen zeregina laburbiltzen duen hitza da, hurrenez hurren, Nazioarteko Laguntza, Bidezko Merkataritza eta Larrialdieterako Laguntza.
Nor gara?
Josetxo Martinez misiolari beasaindarrak egindako lanean oinarritzen da gue erakundearen funtsa. Bere eredua jarraituz 1999an Beasainen sortu zen irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde altruista da Herriak Elkarlanean. Bolondresez osatutako taldea da eta gutxien dutenei laguntzeko prest dagoen edonori irekia dago. Herriak Elkalanean-ek tokian tokiko proiektuak garatzeko "Euskal elizabarrutietako misio" taldearekin elkarlanean lan egiten du.
Josetxo Martinez
Toda una vida dedicada a los demás.
Josetxo Martinez Irusta beasaindarra Herriak Elkarnean martxan egotearen errudun izan daiteke. Josetxo misiolari beasaindarrari askotan entzun diogun bere Angola maiteari buruz hitz egiten; bertan, goren mailakoa izan zen.
Bere lorpenen artean nabarmentzekoa da nekazaritzako lanbideen irakaskuntzarako eskola baten eraikuntza. Eskola hau Angolako herrietako gazteentzat eraiki zuten, eta bertan, gazteei lurra lantzen eta etxeko animaliak hezten irakasten zien. Misioko lokal batean artategi bat eraikitzea; bertan, egunean 100 gaixoei arreta eskaintzen zien eta aurrerago hospital bat eraiki zen hainbat mediku eta erizainekin.
"Egunean 100 pertsonei arreta eskaintzen nien. Oso goiz etortzen ziren ilaran jartzera. Ordenan sartzen ziren eta ahal nuena egiten nuen gaixotasunekin (gehiengoak malaria izaten zuen, baina baita ere haurren beherakoak eta gorakoak). Jendea oso eskertuta eta lasaituta ateratzen zen""
Azkenik, eta prestidigitazioarekin zuen abileziari esker, Angolako haurrek parre egiteko aukera eta horiek jostaraztekoa izan zuen. Esku jokoekin zuen erraztasuna zela eta "Angolako Azti Zuria" bezala ezagutzen zuten bertan.