
Zer da Enelebemele!?
Herriak Elkarlaneanen zeregina laburbiltzen duen hitza da, hurrenez hurren, Nazioarteko Laguntza, Bidezko Merkataritza eta Larrialdieterako Laguntza.
Bidezko merkataritza
Merkataritza edonola?
-
Iparraren eta Hegoaren arteko desoreka handienen oinarrian merkataritza harremanak aurkitzen dira.
Iparrak arauak ezartzen ditu -betiere lehiakortasuna eta onurarik handienak bilatuz-, gero eta pobretuago dagoen eta lehengaien eta eskulan merkearen iturri den Hegoaren kontura.
Lan esplotazioa
Esklabotasuna
Haurren esplotazioa
Emakumeen diskriminazioa
Soldata miserableak
Lan baldintza kaltegarriak osasunerako
Naturaren hondamena
...horiexek dira gure erosketetan ordaintzen dugun prezioaren ezaugarrietarik batzuk, nahiz eta horien kontzientziarik ez izan.
Bidezko merkataritza
-
Gizarte, ingurumen eta ekonomiarekiko justizia sustatzen duen sistemaren alde egiten du apustu eta honako hau bermatzen du:
> Langileek soldata duina jasotzea. Pertsonen oinarrizko eskubideak babestea, genero berdintasuna errespetatuz eta haurren esplotazioa gaitzetsiz. Kalitatezko produktuak lortzea, ingurumenarekin begirunea duten prozesuak erabiliz.
> Mota honetako merkataritzak pobrezia errotik kentzen laguntzen du, eta eginkizun horretan garapenerako lankidetza erabiltzen du erreminta bezela. Gutxi gora-behera, 2.700 milioi pertsona eguneko 1,5 euro baino gutxiagorekin bizi da. Bidezko Merkataritzak 5 milioi pertsonek bizitza duina izan dezaten laguntzen du.
> Bidezko Merkataritza nazioarteko merkataritzan oreka handiagoa bilatzen duen merkataritza sistema da, elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritzen dena. Garapen jasangarria sustatzen du merkataritza baldintza hobeak eskainiz, eta, batik bat, Hegoaldeko ekoizle eta langileen eskubideak bermatuz.
> Kaltetuenak diren komunitateetan hasten da prozesua, gehienbat Hegoaldean, non ekoizleak, demokratikoki, erakundeetan koordinatzen diren. Bidezko Merkataritzak euren esfortzuak duintzeko eta aitortzeko lan egiten du.
> "Bidezko kate-maila" honetan, Iparraldeko herrialdeetan, erakunde inportatzaileek produktuak erosten dizkiete ekoizle taldeei. Horretarako, bi alderdienartean adostutako prezioak ordaintzen dizkiete eta aldez aurreko finantzaketa ziurtatzen diete, duintasunez bizi daitezen bermatuz.
Bidezko merkataritzaren irizpideak
-
WFTOko Bidezko Merkataritzako 10 estandarrak:
1.- Desabantaila ekonomikoan dauden ekoizleentzat aukerak sortzea...
2.- Kontuak eman eta gardentasuna ziurtatzea.
3.- Gaitasunen garapena.
4.- Bidezko Merkataritzaren sustapena, kalitatesko produktuak, kontsumitzailearentzako informazioa.
5.- Bidezko soldataren ordainketa ekoizle eta langileei.
6.- Generoen arteko berdintasuna.
7.- Lan baldintza duinak.
8.- Haurren esplotazio eza.
9.- Ingurumena errespetatzen duten prozesuak.
10.- Epe luzeko merkataritza harremanak, konfiantza eta elkarren arteko errespetua. Prezioaren zati baten ordainketa aurrez-aurretik.
Kalitatezko produktuak, ekoizleei zuzenean erosiak, ahalik eta bitartekari gehien baztertuz eta bidezko prezioak ordainduz.
-
Elikadura
Ehunak
Artisautza
Altzariak
Paperdendako materiala
Jostailuak
kosmetikoak
Gehiago
Zer egin dezakezu zuk?
-
Kontsumitzaileak elkartasun katea ixten dugun katemaila gara.
Era berean, honako ekintza hauek egin ditzakezu:
> Bidezko merkataritzako produktuak kontsumitu
> Zure lan ingurunean eta administrazioan Bidezko Merkataritzako produktuak sartzeko eskatu (gabonetako oparitan, opari instituzionaletan, catering-etan, kafe makinetan...)
> Bidezko Merkataritzako erakunderen batean parte hartu.
> Bidezko Merkataritzako kanpainetan parte hartu.
> Informa zaitez kontsumo arduratsuko alternatibetaz:
Gure eroste ahalmena arduraz erabiltzen dugunean, ekoizle komunitateen bizi baldintzak hobetzen laguntzeaz gain, ohiko merkatuan egiten diren elkartrukeen bidegabeko baldintzak alda daitezen eragiten dugu.
Non erosi?
-
Gure dendak Bidezko Merkataritzako printzipioen inguruan sentsibilizazio lana egiteko konpromisoa hartzen dute.
Produktuak zure eskuetara helarazten dituzte, onurek langileengan dituzten ondorioetan arreta berezia ipiniz.
Beasain
Katea Ind. 5 - 1. solairua
20200 Beasain
T 943 09 68 72
SALMENTA
Asteartetan 17:00 - 20:00
Ekainetik irailera itxita
Usurbil
Ugarte industrialdea 12
Atallu industrialdea 6
20170 Usurbil
T 943 36 11 14