Zer da Enelebemele!?
Herriak Elkarlaneanen zeregina laburbiltzen duen hitza da, hurrenez hurren, Nazioarteko Laguntza, Bidezko Merkataritza eta Larrialdieterako Laguntza.
Nazioarteko lankidetza
Kontainer bidalketa
Beasain elkarlanean
-
Beasaindar elkarte, eragile eta herritarren laguntzarekin antolatzen zen jaialdia, bildutako dirua garapen-proiektuetara bideratzeko. 2010 urtean Haitin izan zen lurrikararen ondotik sortu zen eta hiru urtez antolatu zen. Gaur egun ez da ospatzen.
Beasaindarrei Gobernuz Kanpoko Erakunde honen ekintzen eta proiektuen berri ematea zuen helburu jaialdiak. Herriko hainbat elkartek, sukaldaritza sozietatek, okindegiek, harategiek, etabarrek parte hartzen zuten. Bertan elkartasun afari bat antolatzen zen dirua bildu eta proiektu zehatz batera bideratzeko.
Elkartasun afari hau urrian ospatzen zen Beasainen, eta arrakasta handia izan zuen. 3000 eta 4000 euro artean biltzen ziren eta erakundeak egiten zuen lana herrian ezagutzera emateko eta sentsibilizaziorako erabiltzen zen.
- Eskuzabalki parte hartzen zutenak:
- Sukaldaritza elkarteak: Aizkorri, Murumendi, Usurbe, Aitz-zorrotz, Beti-bizi, Bareak, Arrano, Jesus Larrañaga y Loinatz Abesbatza.
- Harategiak: Iñaki Zubeldia, Olano, Oiarbide, Azurmendi, Montoya y Xixio Mujika.
- Dantzariak: Ostadar dantza taldea y Aurtzaka dantza taldea.
- Okindegiak: Pagosa, Gariona, Ogiberri y labealde.
- Besteak: Txaranga Koskola, Dizebi graffiti, Cómicos Kike Biguri y Alex Rabanal, Trikitilari Aitor Furundarena, Txilibutxof, Atxeden aldiko taldea, trikitilaris de Musika eskola, actores Gorka Lariz y Mª Sol Cavero, Asociación de Cerámica de Beasain, Esparru suministros industriales, Restaurante Frontón, Faktore, Irizar S.Coop, Plazape taberna y Beasaingo Udala.
Erropa biltzeko edukiontzia
-
Benin, Dominikar Errepublika, Haiti, Kongo, Mali, Etiopia, Argentina eta Peru bezelako herrialde behartsuetara bidali izan da bertan jasotako erropa. Zoritxarrez gaur egun ezin dugu zerbitzu hau ematen jarraitu.