
Zer da Enelebemele!?
Herriak Elkarlaneanen zeregina laburbiltzen duen hitza da, hurrenez hurren, Nazioarteko Laguntza, Bidezko Merkataritza eta Larrialdieterako Laguntza.
Nazioarteko lankidetza
Kontainer bidalketa
Beasain elkarlanean
-
Beasaindar elkarte, eragile eta herritarren laguntzarekin antolatzen da jaialdia eta bildutako dirua garapen-proiektuetara bideratzen da. 2010 urtean Haitin izan zen lurrikararen ondotik sortu eta geroztik urtero ospatzen den jaialdia da.
Alde batetik, Beasaindarrei Gobernuz Kanpoko Erakunde honen ekintzen eta proiektuen berri ematea. Bestalde, eskuzabalki parte hartu dezaten hainbat elkartek, sukaldaritza sozietatek, okindegiek, harategiek, etab. Azkenik, elkartasun afari bat antolatzea dirua biltzeko, proiektu zehatz batetarako.
Elkartasun afari hau urrian ospatzen da Beasainen, eta azken urte hauetan arrakasta handia izan du. 3000 eta 4000 euro artean bildu dituzte, modu horretan erakunde hau ezagutzera emanez herrian.
- Eskuzabalki parte hartzen dutenak:
- Sukaldaritza sozietateak: Aizkorri, Murumendi, Usurbe, Aitz-zorrotz, Beti-bizi, Bareak, Arrano, Jesus Larrañaga y Loinatz Abesbatza.
- Harategiak: Iñaki Zubeldia, Olano, Oiarbide, Azurmendi, Montoya y Xixio Mujika.
- Dantzariak: Ostadar dantza taldea y Aurtzaka dantza taldea.
- Okindegiak: Pagosa, Gariona, Ogiberri y labealde.
- Besteak: Txaranga Koskola, Dizebi graffiti, Cómicos Kike Biguri y Alex Rabanal, Trikitilari Aitor Furundarena, Txilibutxof, Atxeden aldiko taldea, trikitilaris de Musika eskola, actores Gorka Lariz y Mª Sol Cavero, Asociación de Cerámica de Beasain, Esparru suministros industriales, Restaurante Frontón, Faktore, Irizar S.Coop, Plazape taberna y Beasaingo Udala.
Erropa biltzeko edukiontzia
-
Benin, Dominikar Errepublika, Haiti, Kongo, Mali, Etiopia, Argentina eta Peru bezelako herrialde behartsuetara bidaltzen dugu erropa.
Zer jasotzen da?
Edukiontzi honetan erropa bakarrik jasotzen dugu: kamisetak, galtzak, jertseak, zapatak eta abar. Erropa ez den bestelakorik ez sartu mesedez.
Nola jasotzen da?
Erropa poltsa itxi batean sartuta sartu behar da eta garbia egon behar da.
Noiz jasotzen da?
Kontainerrean erropa nahi duzunean utzi dezakezu, egunez zein gauez. Datari dagokionez, uztailaren 15etik irailaren 15era edukiontzia gordeta egongo da, beraz ez da erroparik jasoko.
Non jasotzen da?
Zubiaurre Pab 57, 20220 Lazkao. T 672 17 20 98. Mapa ikusi.
Bestelako gauzak
Egoera onean dagoen eta berrerabilgarria den beste zerbait izango bazenu jar zaitez gurekin harremanetan jarraian ageri den telefonora deituz: 943 085 743.